Edukira joan

La Raíz

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Raíz
Datuak
JatorriaGandía
Musika motarock, ska, reggae, rap, rap rock (en) Itzuli eta rock alternatibo
Urteak2003
Produkzioa
Diskoetxea(k)Propaganda pel Fet!
Informazio gehigarria
laraiz.es…
Facebook: laraizband Twitter: laraizband Bandcamp: laraiz Spotify: 036IY6CphXdsPiqIXdqvCP Musicbrainz: 7f545ad3-e9d9-4dcb-9ec3-1a767b567ad7 Songkick: 3092636 Discogs: 3482867 Edit the value on Wikidata

La Raíz Gandian (Valentzia) sortutako ska-rock musika taldea da.

La Raíz izeneko beste talde bat apurtu zenean izena aprobetxatuz talde hau sortu zuen Eduk, gaur egungo gitarrista, 2006an. Urte honetan Pablok, Eduren lagun mina, Edurekin batera talde hori berpiztea erabaki zuen. Garaje batean sartuta Edu, Pablo eta Adrik lehenengo maketa sortu zuten 2007. urtean. El aire muerto. Aldaketa honek Josep Panxo, Felipe (baterian) eta Julio Maloa (abeslaria) ekarri zituen taldera. Haiek bakarrik sortu zuten bere lehenengo lana, El aire muerto.

2009an Valentziako talde batekin, La Gossa Sorda, kanta bat grabatu zuten, horrela sare sozialetan aurrera egin eta haiek bakarrik lehenengo diskoa atera zuten. Guerra al silencio. Disko horren musika generoa rock, reggae eta ska dira.

Geroago beste aldaketak egon ziren. Pablo ahots nagusira pasa eta Jimek, taldekide berriak, gitarrara hartu zuen. Bi udatan zehar disko honekin jirak egiten aritu ostean, Dj Jano taldean sartzea erabaki zuten. Carles tronpetara eta Xavi tronboira ere sartu zituzten.

2011an El lado de los rebeldes disko berria atera zuten. Uwe Hoffmann alemaniar produktoreak grabatu zuen.

2012 eta 2013 artean Almasserako RPM estudioetan hirugarren diskoa grabatu zuten. Así en el cielo como en la selva.

2013an 40 kontzertu baino gehiago egin zituzten eta 2014ean Jilgueros Tour Europatik zehar eta Espainian ibili ziren kartel-buru bezala.

2016ko martxoan beste disko bat atera zuten, Entre poetas y presos. Disko honetan 11 kanta agertzen dira, bakoitzean memoriaren duintasuna, isilduen nortasuna, instituzio batzuen zaharkitzapena, monarkia esaterako, eta oihuka bat kontinenteengan, hizkuntza landu batean. Lan hau dohainik deskargatzeko web-ean jarri zuten, deskarga solidario gisa, Defender a quien defiende, gizataldeari laguntzeko, Bartzelonatik sustatzen duena NOVACT erakundetik, mozal legearen neurrien aurka egiten duena, deskargen diru-bilketaren % 50 erakunde honetarako izan ziren. Diskoa Espainiako 20 disko salduenetariko bat izan zen lehenengo asteetan.

2017an taldeak La hoguera de los continentes biraren berri eman zuen, Argentinan eta Txilen lehenengo datetan eta azkenean Vistalegreko jauregian, Madrilen.

  • El Aire Muerto - 2007
  • Guerra al Silencio - 2009
  • El Lado de los Rebeldes - 2011
  • Así en el cielo como en la selva - 2013
  • Entre Poetas y Presos - 2016
  • Nos Volveremos a Ver (zuzenean) - 2018

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]